Beschrijving
Adimen Artifiziala ChatGPT-rekin jaio zela uste duzu? Erabat oker zaude.
Usue Mori Carrascal, Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailea, irakaslea eta Adimen Artifizialeko(IA) graduko koordinatzailea, gure mikrofonoen aurrean eseri da, Adimen Artifizialaren eboluzioa aztertzeko, hastapenetatik hasi eta gaur egungo boom-era arte.
Gladys saria irabazi duen ikertzaile honek teknologiaren iragan ezkutuan zehar gidatuko gaitu, 50eko hamarkadatik, gure egunerokotasunean dagoen IA-ren adibideekin (xake programetatik Siri-ra) hasita, eta etorkizunaren erantzukizunaz ohartaraziko gaitu.
Usue Mori…
Website: ehupodcast.captivate.fm

