About this podcast
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa
Episodes
The newest 50 of 567 episodes
- Zergatik ez doaz haurrak eskolara beren kabuz? · 11 min · Season 2 Episode 7Arrisku errealak eta beldur eraikiak oztopo izaten dira, beste hainbat faktoreren artean, seme-alabak eskolara helduen laguntzarik gabe joaten uzteko. Gaiaz ikerketa egin du EHUk…
- Nahikoa lo egiteko denborarik ba al dute haur eta gazteek? · 10 min · Season 2 Episode 6Beranduegi oheratzen al dira haur eta gazteak? Nerabezaroko erritmo zirkadianoa kontuan hartuta atzeratu egin behar al da institutura sartzeko ordua? Zenbat lo egiten dute eta…
- BTLN 1x03: Gernika-Lumoko saioa · 1 h 19 min · Season 1 Episode 3Kotxeko ibiliari segika, Gernika-Lumoko finalaurrekoan egin dute geldialdia BTLN-ko lau protagonistek, Jai-Alai pilotalekuan hain zuzen. Bertsolarien pausoei azti begira…
- Menda Bikoitza 4x03: Margaret Bradshaw botanikaria eredu · 29 min · Season 4 Episode 3Margaret Bradshaw botanikariaz aritu gara gaurkoan, galzorian dagoen landare basati multzo bat zaintzeari bere bizitza eskaini dion emakumea. Bere lanaz, bere egitasmoez eta…
- Oroimen Histerikoa 5x04: Besteen buruaz beste · 25 min · Season 5 Episode 4Suizioaz aritu gara gaur. Zalantzan egon gara gai honi heldu edo ez, mendebaldeko jendartean tabua delako. Kristautasunaren eta judaismoaren arabera bekatua da, eta batzuen…
- BTLN 1x02: Eibarko saioa · 1 h 15 min · Season 1 Episode 2Saio distiratsua izan zen Eibarrekoa, Ipurua kiroldegikoa, ez bakarrik bertso ederrengatik, baita espazio horretan metatzen den izerdi guztiarengatik ere. Futbolaren orroei…
- Nolakoa da patio ordua ikasle itsuarentzat? · 13 min · Season 2 Episode 5Aniztasun funtzionala duten ikasleak ongi zainduta daude ikasgela barruan. Baina jolas-garaira salto egitea oihanera jauzi egitea al da beraientzat? Zer aurkitzen dute eta nola…
- Beranduegi 7x04: Evaristoteles · 1 h 2 min · Season 7 Episode 4Guardiazibilen etxepeko bilera batean bezala sentitzen gara Beranduegin: lasai eta libre nahi duguna esateko; eta kontinente oso bat “hanka-txiki-zalea” dela esan behar bada, ba…
- BTLN 1x01: Larraun-Lekunberriko saioa · 1 h 10 min · Season 1 Episode 1Hasi da BTLN, hasi da Betelana, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari buruzko ARGIAren bideopodcasta. Larraun-Lekunberriko saioa aztertu dute Oihana Aranak, Asier Galarzak, Lide…
- Autoritatea nola lortzen du irakasleak? · 11 min · Season 2 Episode 4Irakasleen autoritatea blindatzeko dekretua prestatu du Eusko Jaurlaritzak. Horri tiraka, botereaz, autoritate pedagogikoaz eta autoritarismoaz, konfiantzaz eta kontrolaz hitz…
- Menda Bikoitza 4x02: Turismo psikodelikoa? Arto bizarrak nahiago · 28 min · Season 4 Episode 2Turismo psikodelikoak landareak eta animaliak mehatxatzen ditu Hego Amerikan eta Afrikan. Titular hori abiapuntu, tonu gordinean, akaso gogorrean, hitz egin dugu gai honi buruz…
- Oroimen Histerikoa 5x03: Kimika ala hil · 28 min · Season 5 Episode 3Gure alde zientifikoa atera dugu aste honetan, eta kimikari lotutako hiru konturekin gatoz. Baina, kimika bere horretan motz geratzen zaigu, eta kontuari gatz pixka bat gehitu…
- Norekin hitz egin seme-alaben heziketaz? · 11 min · Season 2 Episode 3Heziketa oso gauza bakartia bilakatu daiteke. Plazan hasitako solasaldiak motz geratzen bazaizkizu, solasaldi horiei forma emateko eta gurasotasunaz eta heziketaz hitz egin ahal…
- Nola hasi ikasturtea gelan? · 15 min · Season 2 Episode 2Ikasturteko lehenengo egun, aste eta hilabeteak inportanteak dira, norbera kokatu, gelako taldea sendotu, gurasoekin norabidea finkatu eta irakasleen artean koordinatzeko…
- Zure seme-alaba bakarrik sentitzen da? · 12 min · Season 2 Episode 1Bakardade sentimendua ere bada haurren kontua. Bakardade kontzeptuaz, laguntasunaz, onarpenaz eta nerabezaroan honek guztiak hartzen duen dimentsioaz hainbat gako eman dizkio…
- Oroimen Histerikoa 5x02: Alienatuak · 27 min · Season 5 Episode 2Estralurtarrak existitzen direla uste al duzue? Guk zalantzak ditugu, baina behintzat badakigu piramideak ez zituztela beraiek egin, Eiffel dorrea egin ez zuten bezala. Zientziak…
- Beranduegi 7x03: Berasategi eta beste daimon batzuk · 1 h 4 min · Season 7 Episode 3Lehenik eta behin, ohar bat: daimona ez da pokemon bat, antzinako Greziatik Izarrek ekarri digun kontzeptu filosofiko bat da: jainkoak bakoitzari esleitu digun patua esan nahi…
- Menda Bikoitza 4x01: Suteen eraginak gorputzean · 32 min · Season 4 Episode 1Suteetako keak gorputzeak duen eragina aztertu dugu gaurkoan, eta sendabelarrekin nola zaindu dezakegun ere landu dugu. Gainera, aipatu ditugunak sendabelar ezagunak dira gure…
- Oroimen Histerikoa 5x01: Miss Oginia · 25 min · Season 5 Episode 1Oporren ondoren, munduko arazo sakonei heltzeko gogoz itzuli gara, eta horregatik loa kentzen digun gai garrantzitsu bat jorratzea erabaki dugu: emakumeen edertasun lehiaketak…
- Beranduegi 7x02: Eki Timorren txeetoak jaten · 1 h 9 min · Season 7 Episode 2Bai, lasai, badakigu zain zeundetela eta uda luzea egin zaizuela gu gabe, baina trankil, bagatoz bueltan. Opor ederrak botata, oporrez hizketan, gidoi landu eta pentsatuarekin…
- Beranduegi 7x01: Oñatin enkaputxatuak eta Jonan Saloun · 1 h 8 min · Season 7 Episode 1Bai, lasai, badakigu zain zeundetela eta uda luzea egin zaizuela gu gabe, baina trankil, bagatoz bueltan. Opor ederrak botata, oporrez hizketan, gidoi landu eta pentsatuarekin…
- Beranduegi 6x20: Zipaioak ere arbitroak zarete · 1 h 6 min · Season 6 Episode 20Urrutitik antzematen zaie gidari onei eta txarrei, eta zuen ustez zein zakutan sartzen da Kevin? Ba tuneletako X gorriak abisu hutsa direla uste duen horietakoa da, beraz…
- Oroimen Histerikoa 4x32: Oporretara goaz Leninen baimenarekin · 13 min · Season 4 Episode 32Hendaiako hiruen oporrak errepasatu ondoren, orain bagenuen non aukeratu faxisten artean, zerrenda nahi baino luzeagoa da. Baina aspertu gara, eta ikasturteko azken saio honetan…
- Egonarria 4x14: Euskal tearen ordua | Mikel Esklamadon (Ilgora tea) · 29 min · Season 4 Episode 14Te kimuak biltzen erakutsi digu Mikel Esklamadonek, Uztaritzeko (Lapurdi) bere Ilgora proiektuan. Ba al zenekien te idor kilo bat osatzeko 12.000 hosto bildu behar direla? Modu…
- Beranduegi 6x19: GKS eta ETS txosnetan · 1 h 3 min · Season 6 Episode 19Polemika non, gu han. Eta nola ez, gai gatazkatsuei heldu diegu gaurkoan ere: ETA, txosnetako betoa, ETS... iritzi aniztasuna eta eztabaida gaitasuna zentroan dituen plaza denez…
- Oroimen Histerikoa 4x31: Francoren udako ipurdi zuria · 15 min · Season 4 Episode 31Pasa den astean Hitler izan genuen hizpide, eta oraingoan, Hitlerrekin 1940ko urriaren 23an Hendaiako geltokian bildu zen faxistaren oporrei buruz hitz egingo dugu: Francisco…
- Zarata ateratzen utzi behar diegu haurrei? · 13 min · Season 1 Episode 21Ikasturte honetako azken podcastean, oporretan irudikatu dugu gure burua. Hondartzan, piszinan, errekaren baten alboan… Baina idilikoa izan daitekeen irudi horren atzean, antzeko…
- Menda Bikoitza 3x18: 'Psyllium' baino plantaina nahiago · 34 min · Season 3 Episode 18Entzule baten proposamenari heldu eta psyllium zuntzari buruz hitz egin dugu gaur, izan ere, boladan ipini da psyllium hautsa eta badirudi denok hartu beharrekoa dela. Zuntz hau…
- Oroimen Histerikoa 4x30: Hitlerren maitasun habia · 20 min · Season 4 Episode 30Udako saioak faxisten oporrei buruz egingo genituela esan genizuen, eta gaur zerrendaren lehen postuetan dagoen baten txanda da: Hitler. Aurreko saioan komentau genuen Mussolinik…
- Egonarria 4x13: Sahatsa lantzen Garaion Sorgingunean | Alazne Goñi eta Miren Beitia · 22 min · Season 4 Episode 13Ozaetako (Araba) Garaion Sorgingunean egon gara Alazne Goñi eta Miren Beitiarekin, zumegintzaz ikasten. Sahats landarea nola zaintzen duten, urtean zehar zumearen zikloa nola…
- Nola eman klaseak kanpoan? · 13 min · Season 1 Episode 20Uda gainean dugu eta ziur bat baino gehiago animatuko dela ikasgelatik atera eta klasea kanpoan egitera. Eta animatzen ez bada, horretarako arrazoiak eta estrategiak eman dizkio…
- Beranduegi 6x18: Izarren hautsa · 1 h 4 min · Season 6 Episode 18Zerbait falta zen azken hilabeteotan Beranduegin, eta azkenean, bete da hutsunea eta bueltan da gure Izar. Erditu ostean oso osorik etorri da, eta bere erditzea eta ondorena…
- Nola goxatu instituturako saltoa? · 13 min · Season 1 Episode 19Lehen Hezkuntzatik Bigarrenera igaortzeak ikasleengan sortzen dituen mamu eta kezkez aritu da Mikel Garcia Idiakez, eta trantsizio hori leuntzeko Irunen martxan duten Zubiak…
- Oroimen Histerikoa 4x29: Mussolinirekin hondartzan · 15 min · Season 4 Episode 29Aurten uda aurreratzea erabaki dugu eta ekainean ekin diogu urteroko Summer edition deituari; uda giroko gaiak, saio motzagoak eta ahots berriak mikrofonoan. Eta zer okurrituko…
- Oroimen Histerikoa 4x28: Aurrena Ikea, gero bakea · 30 min · Season 4 Episode 28Gerra hotsak han eta hemen dabiltzan honetan, txanponaren beste aldeari begira jarri gara: bakeari. Muga nahiko lausoa dela badakigu, baina gerra luzatzearen ondorioei eta bake…
- Ingelesak itsututa? · 13 min · Season 1 Episode 18Parkean seme-alabei ingelesez hitz egiten dieten guraso euskaldunak, ingeleseko akademia pribatuen negozioa eta Nafarroako PAI programa ditu oraingoan hizpide, besteak beste…
- Beranduegi 6x17: Oligomaitasuna · 1 h 0 min · Season 6 Episode 17Gure entzule bizizale batek proposatu digu polimaitasunari buruz aritzea, eta zuen esanak agindu direnez guretzat, praktikatu, informatu eta ikerketa lan sakona egin ostean, gaur…
- Egonarria 4x12: "Etorkizuneko nekazaritza ekologikoa izan behar da" Judit Gartzia (ENEEK) · 29 min · Season 4 Episode 12Laborantza ekologikoak ez du kimikorik erabiltzen, Lurra zainduz elikagai osasuntsuak sortzea baitu helburu. Euskadiko kontseilu ekologikoaren lehendakariarekin aztertu ditugu…
- Oroimen Histerikoa 4x27: Ice ice baby · 21 min · Season 4 Episode 27Azken hilabeteetan gure albistegiak AEBetatik datozen notiziekin bete dira, edo bete ditugu, esan beharko genuke. Eskandaluak bata bestearen atzetik, bata bestearen gainean…
- Etxerako Lanak 1x17: Eskolako gurasoen Whatsapp taldean zer berri? · 14 min · Season 1 Episode 17Seme-alaben ikasgelako gurasoen whatsap taldea foro eraginkorra eta baliagarria izan daiteke, baina baita desesperagarria ere, zertarako den eta nola erabili behar den ezberdin…
- Menda Bikoitza 3x16: Intsusa, azala gaztetzeko (ere bai) · 33 min · Season 3 Episode 16Badirudi natura denok maitatzen dugun zerbait dela, baina ez da hala. Berriki egindako ikerketek diote biofobia areagotzen ari dela hirietan. Zer den eta zerk eragiten duen jakin…
- Oroimen Histerikoa 4x26: Follow the LIDAR · 21 min · Season 4 Episode 26Aste honetako saioan LIDAR (Light Detection and Ranging) gailuari buruz hitz egin dugu. Laser izpien bidez objektu edo gainazal batekiko distantzia detektatzen duen aparatua…
- Etxerako Lanak 1x16: Jolas-garaia: motzegia… ala luzeegia? · 12 min · Season 1 Episode 16Jolas-garaiari eskainitako denbora luzatzea erabaki dute Bartzelonako ikastetxe batean. Baina ikasle guztiek behar bezala aprobetxatzen al dute tarte hori? Eta zer da…
- Beranduegi 6x16: Alekakokelo eta Boromir · 1 h 0 min · Season 6 Episode 16Ez esan ez duzuenik inoiz pentsatu Bernardo Atxaga eta Bilbo Bolsón lehengusuak direla, gutxienez. Guk imajina dezakegu idazlea hobbiten etxetxo horietako batean bere azken…
- Egonarria 4x11: Basoetako suteak: mitoak eta benetako arriskuak · 24 min · Season 4 Episode 11Markel Arriolabengoa Tantai baso jabe kooperatibako kidea da. Baso suteei buruzko mitoak deseraiki ditu elkarrizketa honetan, eta suteak zergatik gertatu ohi diren azaldu du…
- Oroimen Histerikoa 4x25: NASA, NASA, ez hadi pasa! · 29 min · Season 4 Episode 25Dagoeneko inork ez du hitz egiten Artemis II misioari buruz, 2026ko apirila hasieran AEBk ilargira bidalitako ontzia, ilargiaren aurpegi ezkutua ikustea lortu duena. Lurrean…
- Etxerako lanak 1x15: Haurrak etiketatzeko joera dugu? · 13 min · Season 1 Episode 15Azkarra, alferra, beldurtia, lotsatia, ausarta, polita... Gainerakoak azkar asko etiketatzeko joera dugu, baina jabetzen al gara nola eragiten dieten definizio, iritzi eta epai…
- Menda Bikoitza 3x15: 'Ogiek' herrialdea eta transmisioa · 31 min · Season 3 Episode 15Hainbat herrialde indigenentzat sendabelarren inguruko jakintza altxor handia da, baina lanak dituzte ondorengoei transmititzen. Keniako adibide bati buruz aritu gara gaurkoan…
- Oroimen Histerikoa 4x24: Goizean kafea, arratsaldean... · 20 min · Season 4 Episode 24Gaur kafeari buruz hitz egin dugu, baina ez kafearen onurez edo kalteez, honek monarkiarekin izan duen harreman historikoari buruz baizik. Historian zehar Europako hainbat errege…
- Etxerako Lanak 1x14: Nola landu sexualitatea ludotekan? (2) · 14 min · Season 1 Episode 14Jolaserako eta deskubrimendurako espazioak dira ludotekak, gazte-txokoak, udalekuak… eta testuinguru horretan, sexualitateari lotutako galderak, kezkak eta bizipenak nola kudeatu…





