Show notes
McOnak taldeak Antzar bat kaleratu du, laster argitaratuko duen Traganarrua estudioko seigarren diskoaren lehen aurrerapen gisa. Abestiak 20garren mendearen erdialdean Goierritik Ternuara bakailao-arrantzara joandako herritarren bizipenak ditu hizpide. Gerraosteko miseria, sorterriarekiko herrimina eta ontzietako lan-baldintza gogorrak jorratu ditu taldeak, erritmo bizi eta dantzagarriekin uztartuta.
Website: ivoox.com

