Přejít k obsahu
Global sound
Xerezaderen Artxiboa

Xerezaderen Artxiboa

autor: Xerezaderen Artxiboa

Nejnovější epizoda
Nathaniel Hawthorne: “Harrizko aurpegi handia”

O tomto podcastu

Munduko literaturako narrazioen irakurketa dramatizatuak, euskaraz, Jasone Larrinaga-ren eta Ana Morales-en eskutik. Euskarazko podkastik zaharrena gara? Ez dakigu, baina 2011z geroztik gabiltza. 2019an "Blogetan" saria eman zigun Azkue Fundazioak.
Gure atal bakoitzeko irudia emakume artista baten lana da. Pocast honetan giza adimena baino ez dugu erabiltzen: mugatua, hala-holakoa, baina geure-geurea.

Epizody

Nejnovějších 20 z 131 epizod

  • Nathaniel Hawthorne: “Harrizko aurpegi handia”Herri txiki bateko biztanleak aspaldiko profezia bat betetzearen esperoan daude. Gertuko mendi batean harkaitz bitxi bat dago, giza aurpegi baten antza duena. Itxura onberako…
  • Marjorie Bowen: Sagar txinatarraAtmosfera ilunak eta tentsioz eta malenkoniaz betetako misterio psikologikoa nahasten dituen ipuin gotikoa.
  • Nikolai Gogol: SudurraSudurra oharkabean pasatzen da askotan baina lan handiak egiten ditu. Arnasa hartzen, usaintzen eta gure gorputza kanpoko mehatxuetatik babesten laguntzen digu. Organo zoragarria…
  • Ana Morales: Trans Kafka: Metamorfosiarako hitzoste batZenbait gogoeta Kafkaren Metamorfosiaz, ortzadar betaurrekoak jantzita egindakoak.
  • Franz Kafka: Metamorfosia (3. zatia)Egun batean Gregor Samsa saltzaile bidaiaria mamarro bihurtuta esnatzen da ohean. Bere nagusiaren, senideen eta ingurukoen erreakzioa ez da, nolabait esan, munduko abegikorrena…
  • Franz Kafka: Metamorfosia (2. zatia)Egun batean Gregor Samsa saltzaile bidaiaria mamarro bihurtuta esnatzen da ohean. Bere nagusiaren, senideen eta ingurukoen erreakzioa ez da, nolabait esan, munduko abegikorrena…
  • Franz Kafka: Metamorfosia (1. zatia)Egun batean Gregor Samsa saltzaile bidaiaria mamarro bihurtuta esnatzen da ohean. Bere nagusiaren, senideen eta ingurukoen erreakzioa ez da, nolabait esan, munduko abegikorrena…
  • Herri literatura/Bernardo Atxaga: Gizapiztiak (“Joantxo Hartza”, “Orein bilakatu neska” eta “Camilo Lizardi”)Atal honetan hiru testu bildu ditugu -ahozko tradizioko ipuin bat, balada tradizional bat eta literatura idatziko ipuin bat- ezaugarri komun bat daukatenak: gizakiaren eta…
  • Rokeya Sakhawat Hossain: Sultanaren ametsaZientzia-fikzio feministaren aurreneko adibideetako bat, irudimenez eta umorez idatzitakoa.
  • Anton Txekhov: KoristaBi emakume aurrez aurre: korista eta emaztea. Alboko gelan, ezkutaturik, “salbatu” beharreko gizona. Ipuinaren amaieran zeure buruari galdetuko diozu: zer gertatu da benetan hemen?
  • Edna Saint Vincent Millay: poemak (1. zatia)Haren liburuak agortu egiten ziren kaleratu bezain pronto, jendeak buruz ikasten zituen haren olerkiak, milaka pertsona egoten ziren irratiari belarria josita poetari…
  • Edna Saint Vincent Millay: poemak (2. zatia)Haren liburuak agortu egiten ziren kaleratu bezain pronto, jendeak buruz ikasten zituen haren olerkiak, milaka pertsona egoten ziren irratiari belarria josita poetari…
  • Neil Gaiman: Zaldun kontuakEdadeko andre batek Grial Santua aurkitzen du bigarren eskuko gauzen denda batean. Baina xerka handi baten jomuga da Griala aspaldi handiko garaietatik… Ipuin hau Rosa Moralesi…
  • E. M. Forster: Makina gelditzen ari da (1/3)Ipuin harrigarri honetan, E. M. Forsterrek Internet, posta elektronikoa, bideokonferentziak, sare sozialak eta beste gauza asko iragarri zituen. Baita konfinamenduak eta maskarak…
  • E. M. Forster: Makina gelditzen ari da (2/3)Ipuin harrigarri honetan, E. M. Forsterrek Internet, posta elektronikoa, bideokonferentziak, sare sozialak eta beste gauza asko iragarri zituen. Baita konfinamenduak eta maskarak…
  • E. M. Forster: Makina gelditzen ari da (3/3)Ipuin harrigarri honetan, E. M. Forsterrek Internet, posta elektronikoa, bideokonferentziak, sare sozialak eta beste gauza asko iragarri zituen. Baita konfinamenduak eta maskarak…
  • Vicente Blasco Ibáñez: Zinematografoko atsoaGerra, pobrezia eta heriotzaren aurrean, zinemak esperantza itzultzen dio barazki saltzaile zahar bati.
  • Perpetua Saragueta: Indar handiko emakumeakBere oroitzapenen liburuaren bigarren partean, Perpetua Saraguetak berak ezagututako Euskal Herriko 47 emakume handiren bizitzak jaso zituen, bere panteoi femenino partikularra…
  • Edith Warton: Erromako sukarraAspaldiko bi lagun, gaztaroko ilargi beteko gau bat gogoratzen eta elkar deskubritzen, Erroma zaharraren hondakinei begira. Ataleko irudia: “Udako eguna”, Berthe Morisot (1879)
  • Perpetua Saraguetaren oroitzapenak (I)…Nere biziko neguan egin behar dut ahal guztia hurbiltzeagatik nire biziko udaberrira, eta hala nola udaberrian betetzen diren lorez aldaskatu berri guziak, hala neure biziko…

Živě, poslední hodina: 12 138 skladeb na 6 579 stanicích v 147 zemích

Objevte svět prostřednictvím rádia

Další způsoby objevování (9)

Slyšeli jste něco pěkného? Uložte si to, nebo to otevřete rovnou ve Spotify.

★ Artist of the week The fastest riser on the radio this week
Your song here? From € 9 per week →
Q 102Pokračovat v poslechu