Om denne podcast
“Zure ilunetan” kontakizun intimista eta aztoragarria da, iluntasun fisiko eta emozionalean murgiltzen den pertsona baten barruko ahotsaren bidaia. Antzerki kutsua du podcastak, atmosferikoa da eta sakoneko emozioak biltzen dituena. Protagonistaren pasarte mingarriak, ametsak eta iraganeko zaurietatik abiatuta egiaren bila dabilen pertsonaren barne borroka azaleratzen du. Ez da kontakizun lineala, eta istorio puzzlea biltzen du bost ataletan zehar.Xabin Fernandezek idatzitako gidoia du oinarrian. Gidoi honek irabazi du, hain zuzen ere, EITB Mediak Tabakalerarekin elkarlanean sustatzen duen Audiogile Berrien lehiaketako bigarren edizioa.
Episoder
- 5. Bideak · 18 min. · Sæson 1 Episode 5Altzibar doktorearen azken grabaketak ezagutuko ditugu eta bere emaztearekiko maitasun istorioa, tragedia nola bilakatu den ulertuko dugu. Bitartean, ”Renata”ren mehatxua ia-ia…
- 4. Berostegiko lagina · 20 min. · Sæson 1 Episode 4Eiderrek eta Rafak Maria garbitzailearekin egin dute topo. Amoniakoaren laguntzaz aurrera egiten duten heinean kanpoan kaosa lehertu da. Jesusen dei bat jasoko du Eiderrek…
- 3. Aspaldiko lagunak · 19 min. · Sæson 1 Episode 3Eiderrek Karlos lankide ohiarekin topo egin du eta elkarrekin zaurituta dagoen Rafari laguntzera itzuli dira. “Renata” bakterioaren mehatxua gero eta gertuago dute. Eiderrek bere…
- 2. Limoferrum Renata · 19 min. · Sæson 1 Episode 2Igogailuan harrapatuta eta Antton desagertuta, Eider eta Rafa izuak mendean hartuko ditu. Soinu likatsu ezezagun batek mehatxua zabaltzen du gainera. Ihes egiteko borrokan…
- 1. Altzibar Doktorea · 24 min. · Sæson 1 Episode 11996ko irailaren 15 da. Ekaitzak gogor jo Donostia inguruan eta argindarra joan da kale askotan, ilunpetan utziz etxe eta enpresa ugari. Altzibar dorreko igogailu barruan atera…
- 0. Teaser “Zure ilunetan”, igogailuan harrapatuta · 2 min. · Sæson 1"Zure ilunetan" soinu-fikzioa Donostiako Altzibar dorreko igogailuan harrapatuta geratu diren hiru lagunen kontakizun intimista eta aztoragarria da. Igogailuko atea ezin da…







